Lau hilabete nahiko direla nere blog-ean idatzi gabe eta zin egin nuenez euskeraz idatziko nuela nere hurrengo sarrera beraz hemen dauzkazu lau hilabete hauetako gogoratzen ditudan momenturik azpimarragarrienak:
Lehenik eta behin komentatzea aurtengo
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean azkenean anime film bakarra ikusi nuela; Satoshi Kon-en "Millenium Actress". Gainontzeko guztiak generokoak izan ziren, ez baitnuen izan denborarik anime-ren beste film apartak ikusteko. Gainera ez zituzten bota ez Porco Rosso ezta Totoro ere.
Gehien gustatu zitzaizkidan filmak hauexek dira:
"Låt den rätte komma in" (Utz iezadazu sartzen) Tomas Alfredson-ena, maitasun handiz vampiroei buruz egindako film oso gomendagarria.

Oskar, filmaren pertsonaia nagusiaPascal Laugier-en
"Martyrs" hain dago bortizkeriz beteta filma frantzes hau ze badaude momentuak non jasanezina gerta dakizuke, halaere, oso interesgarria dela esan dezaket nahiz eta bigarren partea (filma ikusten baduzu ulertuko duzu) zertxobait arraro samarra iruditu zitzaidan.
"Tokyo Gore Police" Yoshihiro Nishimura. Samurai politzia Tokyo-n barrena
ingeniariak, bere gorputzaren atalen bat mozten duzunean bere arman bihurtzen diren pertsonai "bionikoak", harrapatu nahian. Jendea bere buruaz egin nahian "cutter" batekin, katanak pistolen kontra, perbesioz beteriko sexua... hau da, aiton-amonak bere ilobekin ikusi dezaketen filma.
"
DeadGirl" Marcel Sarmiento-ren filma. Asteko filmarik galdu eta gaiztoenetarikoa. Bi mutilek neska bat aurkitzen dute orkatiletik eta eskumuturretik lotuta, orduan batak besteari alde egiteko eskatzen dio ...
Eden Lake hirurogeita hamarreko harmakadako estiloko bahitze pelikula daukagu hemen. Kasua da hemen bahitzaileak edukazio eza sufritzen duten nerabe batzuk direla eta bahitu nahi dutenak betiko maiteminduta dagoen bikote bat.

Neretzat hauek izan dira aurtengo film azpimagarrienak baina beste batzuk gomenda diezazuket adibidez: The Cottage, Hush...
Azaroan jadanik normala denez
Behobia-Donostian parte hartu nuen eta 1:46:47 denbora eginez. Askosaz errazago izan da froga aurten Gaintxurizketan egin dituzten aldaketak eta gero.
Gabonak Ingalaterran berriro, baina nahiz eta asko jan nuela esaterik badago ez dut aurten ihaz adina jateko presio izan.

Anand titulua jasotzen Campomanes-en eskutikXakean Anand justitzia egin zuen
Munduko Xake Txapeldun titulua mantenduz Kramnik-en kontra (ez dut ahastuko
Ze3) hasieran sekulako paliza bat emango ziola zirudien baina azkenean "bakarrik" 6,5-4,5 irabazi zion. Bestalde, Topalov-en kasua daukagu. Bere garaiko maila lortuz
ELO sailkapenaren lehenengo postua berreskuratu du. Bilboko Masters, olinpiada eta Nanking ondoren 2800 puntu baino gehiago izango ditu gutxi barru seguraxki.
Nere partez asteburu hontan hasi naiz taldekako txapelketan preferente mailan Xabier Mujika-ren kontra irabaziz. Hasieran abantaila lortu nuen eta nere arerioak denbora asko pentsatu eta gero akats bat egin zuen partida eman zidana. Nik irabazi nuen arren, tamalez taldeak galdu zuen Tolosa-Ibarraren kontra 1,5-2,5.
Surf-an Kelly Slater berriro txapeldun eta
Aritz Aranbururi injury wild card eman zioten beraz, hurrengo urtean berriro izango dugu zarautztarra WCT-44-an.

Aranburu jauna, "Powertxiki"Neguan aurten ez da izan ihaz bezain ona baina adibidez bihar olatu onak izango ditugula dirudi.
Nere partez hau da guztia. EGA azterketa gainditzeko euskaltegian jarraitzen dut. Esan beharra daukat "Babilonia", Irigoien-ekoa, ez dela izan nere bizitzako libururik onena baina entretenigarria izan dela, batez ere azken zatia.
Hurrengora arte.