domingo, junio 21, 2009

Iraneko iraultza

Iranen gertatzen ari dena izugarria da. Baliteke munduan halakorik lehenago gertatu izana baina gaur egun Twitter-en bidez heltzen zaiguna hunkigarria da. Denok dakigu Internet-a beranduago iristen dela gizarte ez hain aurreratuetara horregatik nire ustez orain iritsiko da benetazko iraultza digitala behar den lekuetara. Hurrengo pausoa da jakitea noiz iritsiko den Africa-ra.
Txundituta geratu naiz Iraniarrek estatuaren bortizkeriari erantzunik eman gabe (Basij motodun polizia bizirik irten den bideoa ikusi) bere askatasuna babesteko denak batera nola bildu diren ikustean. Hauteskunde ustelen frogak nahiko garbiak dira: Estadistika, hautagien jaioterrian emandako emaitzak, aitorpenak, boleten manipulazioa agertzen den bideoak:

Internetetera iraniarrek igo dituzten bideoak joera bat azaltzen dute:
Hasieran bakarrik jendez beteta zeuden manifestazioak ikus genitzake. Orain, berriz, gobernu ustelak bultzatutako errepresioa ikus daitezke. Azken eguneko aldaketak ikusteko web-orria (Iran Election Crisis: 10 Incredible YouTube Videos), baita hemen ere (IRANIAN REGIME SHOOTS WOMAN PROTESTER DEAD! ...More-- Students Shot In Front of Cameras!) BIDEO BATZUK OSO GOGORRAK DIRA

Hau ahalik eta azkarren amaitu eta Iraniarrek bere asmoak bete dezaten hauteskunde garbiak antola ditzaketela espero dut. Hau gertatzen ez bada sarraski baten aurrean egongo gara gutxi barru.
"First they ignore you, then they ridicule you, then they fight you, then you win." ~ Mahatma Gandhi